Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2017

KT, partziala

Komunikazio Trebetasunaren seigarren klasean lehenengo partziala egin genuen. Bertan, bost ariketa agertzen ziren. Lehenengoa, aditzak. Agertzen ziren aditzen lehenaldia, baldintza, ondorioa eta subjuntiboa ( iragana eta oraina) bete behar genuen. Hurrengoa, testu bat zen, berridatzi behar genuena. Horretarako, akatsak aurkitu eta zuzendo behar genituen. Gero, hainbat perpaus zeuden, analisia egiteko. Eta azkenik, testu bat, non analisi bat egin behar genuen, errepikatzen ziren hitzei buruz. Partzialaren nota kontuan hartuz, konturatu naiz, gehiago landu behar ditudala klasean emandako guztia.

KT, testu motak

Bostgarren saioan, testu motak landu genituen, argudio testuak eta azalpen testuak, zehazki. Argudio testuak , testu mota   bat da, non helburu nagusia hizketakidearen edo irakurlearen ikuspegia, iritzia aldatzea da. Mezuaren hartzailea bairatzea, konbentzitzea, da testu edo diskurtso tipo honen helburu nagusi eta horretarako, mezuan,  argudio   egokiak erabili behar dira, arrazoi egokiak. Defendatu nahi den ideia nagusiari tesia deitu ohi zaio eta tesia defendatzeko erabiltzen diren arrazoiak, argudioak dira. Argudioak indartzeko, eskuarki, narrazioak, azalpenak, aipamenak, adibideak, pasadizoak, eta abar erabili ohi dira. Argudio-testua, testu-tipo gehienak legez, ez dira funtzio edo helburu bakar baterako ekoizten. Baina helburu nagusia solaskidea edo irakurlea konbentzitzea dela baiezta baldin badaiteke, argudio-testua edo argudio-diskurtsoa dela esan daiteke. Azalpen testuak , aldiz, testu-tipo bat da, non helburu nagusia informazioa tran...

KT, perpausak

Irudia
Saio honetan, perpausak landu genituen. Bereziki, perpausen analisia egitera ikasi genuen. Horretarako, teoria azaldu zigun, hala nola: Perpaus bakuna (aditz bakarra) eta perpaus elkartua (2 aditz edo +) juntadura bidezkoa (bi aditzak nagusiak) menderakuntza bidezkoa (bat bestearen menpean) menpeko aditzak: jokatugabeak edo menderagailuak Gero, ariketa bat egin genuen, etxean bukatu behar izan genuena. Ariketa honen bitartez, emandako teoria eta aurreko urteetan ikasitakoa finkatzera lagundu zidan. Gainera, nekiena baino gehiago ikasi dut.

KT, aditzak

Saio honetan, aditzarekin hasi ginen. Lehenengo iragana non beti amaieran -n jarri behar da. Gero, baldintza. Honetan -ba hasieran jarri behar da. Ondoren, ondorioa non bukaeran -ke ipini behar den. Azkenik, subjuntiboa. Subjuntiborako, aditzaren kasua lortu behar duzu lehenengo eta horren arabera eraikiko dugu aditzaren subjuntiboa. Nor denean, taula bat jarraitu behar da. Nor-nork denean, -u -za edo -eza. Nor-nori denean, erdian -ki jarri behar da eta pertsonen arabera haien marka. Azkenik, nor-nori.-nork denean, -i ondoren, -ieza jarri behar da. Hori jakinda, hurrengo ariketa burutu behar izan nuen. ORAINA IRAGANA BALDINTZA ONDORIOA SUBJ. ORAIN SUNJ. LEHEN dakart Nekarren Banekar Nekarke Ekar dezadan Ekar nezan Dabilkio Zebilkion Balebilkio Lebilkioke Ibil dakion Ibil zekion Etorri natzaio Etorri nintzaion Etorriko banintzaio Etorriko nintzaioke Etor nakion Etor nenkion Eman dio Eman zion Emango badio Emango lioke ...