KT, testu motak
Bostgarren saioan, testu motak landu genituen, argudio testuak eta azalpen testuak, zehazki.
Argudio testuak, testu mota bat da, non helburu nagusia hizketakidearen edo irakurlearen ikuspegia, iritzia aldatzea da. Mezuaren hartzailea bairatzea, konbentzitzea, da testu edo diskurtso tipo honen helburu nagusi eta horretarako, mezuan, argudio egokiak erabili behar dira, arrazoi egokiak.
Defendatu nahi den ideia nagusiari tesia deitu ohi zaio eta tesia defendatzeko erabiltzen diren arrazoiak, argudioak dira.
Argudioak indartzeko, eskuarki, narrazioak, azalpenak, aipamenak, adibideak, pasadizoak, eta abar erabili ohi dira. Argudio-testua, testu-tipo gehienak legez, ez dira funtzio edo helburu bakar baterako ekoizten. Baina helburu nagusia solaskidea edo irakurlea konbentzitzea dela baiezta baldin badaiteke, argudio-testua edo argudio-diskurtsoa dela esan daiteke.
Azalpen testuak, aldiz, testu-tipo bat da, non helburu nagusia informazioa transmititzea den eta informazio hori irakurlearentzat zaila izan daitekeela kontuan hartuz, informazioa ahalik eta modu argienean azaltzeko ahalegina egiten da. Honelako testuen helburu nagusienetakoa, helburu didaktikoa izaten da. Hartzaileak informazioa ondo antolatuta eta ulertzeko modu errazean azalduta aurkitzea izaten da helburua. Azalpen testuetan egileak bere iritziak ezkutatu eta informazioa ahalik eta modu objektiboenean aurkezten saiatu beharko da.
Ondoren, hobeto lantzeko, gai berdinari buruzko azalpen testu bat eta argudiozko beste bat bidali zigun.
Hemen nireak:
1. KATALUNIA argudio testua
Kataluniaren egoera hautsak harrotu egin dituen gaian
izan da aspalditik. Azken hilabeteotan aldiz, ahoz aho ibili da kontua. Lehiak
piztu egin dira katalunia independiente eta estatu espainiarraren artean,
estatu demokratiko batean askatasunaren alde borrokatzeagatik. Katalanek
independentziaren aldeko erreferenduma gauzatu nahi zutenean, poliziak hauen
kontrako biolentziarekin erantzun zuten.
Non gelditu da adierazpen askatasuna? Benetan estatu
demokratiko batean bizi gara? Askatasun hori benetan ukatu egin ahal diete
katalanei?
Katalanek, eta hauen barnean espainolak diren
katalanak, erreferenduma egitearen alde bozkatu nahi zuten, mundu guztiaren
askatasunaren alde. Adierazpen eta bakoitzaren askatasunaren alde zeuden,
bakoitzaren ideologia eta pentsamendu nahiz sentimendu pertsonalak alde batera
utziz. Eta prozesua burutzeko forma, nire ustez, eredu bezala hartu beharko
genuke.
Prozesu eta proiektu honen kontra estatua agertu zen.
Honek, jendearen pentsamenduak botoetan isladatzea debekatu zuen, hau da,
estatuak botoak ontzietara ez ailegatzea bermatu nahi zuen. Horretarako,
polizia nazional zein foral eta “Mossos de escuadra”-ren laguntzaz ahalbidetuko
zuen debeku hori.
“Mossos de escuadra” -koek, aldiz, agindu horri
kasurik ez zuten egin eta bere patrol zein pertsona botoen kutxetatik aldendu
zituzten, jendeari bidea utziz.
Beste aldetik, polizia forala eta nazionala beste
jarrera onargabea hautatu zuten, biolentzia. Horrela, estatuak agindutakoa
betearaziko zuten. Horretarako, botoa eman nahi zuten pertsonak geldiarazi egin
behar zituzten, hala edo nola, baina geldiarazi. Agindu hau ia 900 zaurituekin
bukatu zuen.
Hau guztia esanda, poliziaren profesionaltasun falta
salatzea gustatuko litzaidake. Hauen profesionaltasun falta, basakeria,
inposaketa, krudeltasuna, burugabekeria, eta idatziko ez ditudan beste aunitz
hitz. Ezinezkoa da estatuaren erantzuna biolentziaz beterikoa izana, eta are
gutxiago prozesu baketsu baten aurrean indarra eta biolentzia erabiltzea. Utzi
bakean!
Nagore Unzue
EZAUGARRIAK
Nire helburua, egoera den moduan azaltzea izan da,
nire iritzia argi utziz. Horretarako hainbat ezaugarri erabili ditut. Alde
batetik, lehenengo pertsona erabili dut hainbat alditan, nire iritzia emateko
asmoz. Hala nola, “poliziaren profesionaltasun falta salatzea gustatuko
litzaidake” edo “ eta idatziko ez ditudan beste aunitz hitz.” Gainera nire
burua gaian sartu dut “Eta prozesua burutzeko forma, nire ustez, eredu bezala
hartu beharko genuke.” idazterakoan. Bestetik, adjetibo subjektiboak erabili
ditut, adibidez, “onargabea” eta iritzia argi uzten duten hitzak “Hauen
profesionaltasun falta, basakeria, inposaketa, krudeltasuna, burugabekeria”
Beraz, argudio testu baten aurrean gaude, informazio
objektiboa eman arren, nire iritzia argi eta garbi ikusten delako.
2. KATALUÑA azalpen testua
2017ko
urriaren 1ean, Katalunian, gobernuak antolatua, independentzia lortzeko
erreferenduma eman zen, Kataluniako Parlamentuan erreferendumaren aldeko
alderdiek gehiengo osoa lortu zuten hauteskundeen ostean gauzatu zena. Galdera
hau egin zen erreferendumean: «Katalunia errepublika erako estatu independentea
izatea nahi duzu?.
Espainiako
Konstituzio Auzitegiak erreferenduma legez kanpokotzat jo zuen, eta Estatuko
Fiskaltza Nagusiak Espainiako Guardia Zibilari, Espainiako Polizia Nazionalari,
Kataluniako udaltzaingoei eta mossoei erreferendumari lotutako ekintza guztiak
galarazteko agindu zien.
Espainiako
Poliziak eta Guardia Zibilak erreferendum egunean 400 hautesleku itxi eta irekietan sartu arren ez zuten erreferenduma
geldiarazi eta eta bi milioi pertsonak baino gehiago botoa eman ahal izan
zuten. 2.262.424 bozkatzailek (% 90ek) independentziaren alde egin zuten,
176.566k (% 7,8) ezezkoaren alde, 45.586k (% 2) boto zuria eman zuten, eta
beste 20.129 botoak (%0,8) baliogabeak izan ziren. Bestalde, Segurtasun
Indarrek 400 hautesleku inguru itxi zituzten edota irekita zaudela haietan
sartu ziren; gainera, ia 800.000 boto atzeman zituzten, eta ezin izan ziren
zenbatu.
Hala
ere, Espainiako Segurtasun Indarren oldarraldietan 1.066 zauritu agertzen ziren, horietako bost larri.
Arazoak
arazo eta oztopoak oztopo, urriaren 27an Kataluniako Parlamentuak Kataluniako
Errepublika aldarrikatuko zuela esan zuen, eta horrela izan zen. Urriaren 27an
Kataluñako Parlamentuak Kataluña errepublika bihurtzearen bozkaketari ekin
zion, izkutuan eta “PP, PSC, Ciudadanos” gabe.
Emaitzak hurrengoak dira: alde 70 boto,
kontra 10 eta txurian 60. Baina, urriaren 31an independentziaren deklarazioa
bertan bera geratzen da, “PSC” eskatuta.
Nagore
Unzue
EZAUGARRIAK
Nire
helburua, Kataluñako egoera zein den azaltzea izan da, modu objektiboan.
Horretarako, hainbat ezaugarri erabili ditut. Alde batetik, hirugarren
pertsona, esaterako “Emaitzak hurrengoak dira” edo “pertsona zauritu agertzen
ziren”. Gainera, zehatza eta argia izaten saiatu naiz, sarrera-garapena-ondorioa
egitura erabiliz. Hiztegi denotatiboa erabili dut, objektiboa: “independentzia”
“errepublika” etab.
Beraz,
azalpen testu baten aurrean gaude, aurretik azaldutako gauzengatik.
Ariketa aurrera eramaterako orduan, zaila egin zitzaidan gaia aukeratzea. Behin gaia aukeratua, argudio testuari ekin nion, pertsonalki errazago egiten zaidalako. Ondoren, azalpen testua idazi nuen.
Beraz, argudio testua egiterakoan ez nituen arazo handirik izan, baina azalpen testuan, aldiz, bai.
Ariketa aurrera eramaterako orduan, zaila egin zitzaidan gaia aukeratzea. Behin gaia aukeratua, argudio testuari ekin nion, pertsonalki errazago egiten zaidalako. Ondoren, azalpen testua idazi nuen.
Beraz, argudio testua egiterakoan ez nituen arazo handirik izan, baina azalpen testuan, aldiz, bai.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina