KT, antolatzaileak

Gaurkoan, antolatzaileak landu ditugu.

Testu antolatzaile desberdinak daude:

- Informazioaren egituratzaileak:
             -Iruzkingileak: Ba, horiek horrela...
             -Ordenatzaileak: Lehenik, lehenbizi / bigarrenik / hirugarrenik / azkenik, buruenik...; (alde) batetik / bestetik, beste aldetik, bateko / besteko...
             -Zeharkariak: Hau dela eta, bide batez, bidenabar, horren karietara...
- Operatzaile argudiozkoak:
            -Indartzaileak: Benetan, berez, zinez, hain zuzen ere...
            -Zehatzaileak: Adibidez, argibidez, esate baterako / errate baterako, esaterako / erraterako, konparaziorako, konparazio baterako, konparazione, kasu, kasurako...
- Lokailuak:
            -Emendiozkoak: Ere, eta, gainera, bestalde / bertzalde, era berean, halaber, orobat, berebat, behintzat, bederen, bederik, behinik behin, segurik...
            -Hautakariak: Bestela / bestenaz / bertzenaz, beste gisan, osterantzean, gainerakoan                              -Aurkaritzakoak: Baina, ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik, bizkitartean, bitartean, bien bitartean, alta, alabaina, dena dela, dena den, guztiarekin ere, guztiaz ere, hala ere (halere), hala eta guztiz ere, haatik / hargatik, horratik / horregatik, edozein modutan, nolanahi ere, nolanahiko gisan, zernahi gisa, zernahi dela...
           - Ondoriozkoak: Beraz, bada, hortaz, orduan, honenbestez, horrenbestez, hainbestez, halatan, hala, hola bada, hala bada
          - Kausazkoak: Zeren, zergatik, alabaina 'zeren', bada 'zeren', izan ere
-Birformulatzaileak:
          -Esplikatiboak: Hau da, hots, alegia...
          -Zuzentzaileak: Hobeki erran / hobeki esan(da) / hobeto esan, bestela esan, zehazki(ago) esan...
          -Laburbiltzaileak: Azken batean, azken finean, laburbilduz, hitz batean...
- Berbaldi markatzaileak:
          -Epistemikoak: Noski, naski, antza, omen, ote, agidanean, agidanez, jakina, dirudienez, irudi duenez, nonbait...
          -Deontikoak: Tira, ongi da Besteratzaileak Aizu, aizue... Metadiskurtsiboak Zera, ba...

Hori lantzeko asmoarekin, eta praktikan lantzeko helburuarekin, hurrengo ariketa egin genuen:

Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei eskaintzen zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta: gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz, azaldu ere ez dira egiten, edo oso modu gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu, Liebanako Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki handiagoa hartzen duten.
Hala ere, oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere, haien bitartez lekuen garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta informazio hori zientifikoa deitzen duguna bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai hartako gertaera asko ulertzen.
Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez da, noski, gaurko egunean egiten, baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek —New Yorkek adibidez, edo Ameriketako Estatu Batuek— izugarri leku handia hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan hartzen dutena baino handiagoa; Letoniak, aldiz, berez dagokiona baino txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei buruz zioena, alegia elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balioa emateko unea iristen denean, handia handiago egiten da, eta txikia, urriago.

Ariketa aurrera eramaterako orduan, ez nituen arazo asko izan. Hala ere, esan beharra dut hau ikasi eta gero, uste nuen baino antolatzaile gehiago daudela konturatu naizela. Azkenik, hainbeste antolaitzaile ikastea oso egokia irudi zait, oso lagungarria izan ahal direlako, adibidez, idazlanak egiterakoan, aberatsagoak izateko. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KT, perpausak

KT, aditzak