KT, aurkezpenak
Gaurkoan "Komunikazio Trebetasunak" ikasgaiaren lehenengo sarrera idatziko dizuet, lehengo klasea azalduz.
Lehenengo klasean Ane ezagutu genuen, gure irakaslea. Hasieran, ikasgaia aurkeztu zuen, ondoren, bere burua.
Batetik, klaseko ordutegia, tutoretza orduak, gainditzeko egin beharreko zereginak, etab. azaldu zigun.
Bestetik, ariketa bat bidali zigun; jendeaurrean aurkeztea. Horretarako galdera batzuei erantzunez, 3 minututako ahozkoa egin behar genuen. Galdetegi hori hurrengoa zen:
- Ikasketak
- Adina, jaiotza lekua, familia
- Ikasitako hizkuntzak, euskararen erabilera egunerokoan eta euskaraz ikastearen zergatia
- Oporrak, afizioak
- etab.
Azkenik, ikasle batzuk atera ziren haien ahozkoa egitera. Ahozko bakoitzaren ondoren, Anek izandako akatsak azaltzen zituen. Hala nola, ergatiboaren erabilera.
Hurrengo klaserako etxeko lana bidali zigun, akatsak zuzentzea. Hemen nire etxekolana uzten dizuet:
Hurrengo esaldi
eta pasarteak aztertu eta gaizki dagoena zuzendu
1.
Itxuraz,
gorputz indartsua dauka larogeitamar urte izateko. Baina itxurakeria da soilik,
errealitatean asko kostatzen bait
zaio ibilaldi txikiak egitea.
-
Itxuraz,
gorputz indartsua dauka larogeitamar urte izateko. Baina itxurakeria da soilik,
errealitatean asko kostatzen baitzaio
ibilaldi txikiak egitea.
2. Zuek pentsatzen zaudete zer egin egun
hartan.
-
Zuek zer egin egun hartan pentsatzen ari zarete.
3. Nire amak esan
dit oso gauz polita dela.
-
Nire amak esan dit oso gauza polita dela.
4. Bartzelonako jokalarietaz hitzegiten
du askotan.
-
Bartzelonako jokalariei buruz hitz egiten du askotan.
5. Gela txukuntzea esan diot,
baina alferragoa da...
-
Gela txukuntzeko esan diot, baina hain alferra da…
6. Hemen badu lan bat dela oso ona.
-
Hemen badu oso ona den lan bat.
7. Ardoa edan dut, eta sagardoa baita.
-
Ardoa
edan dut, eta sagardoa baita ere.
8. Hurrengo bisitaldian elkar bazkaldu zuten. Senarra oso
dotore jantzita eta ilea moztuta beste bat zirudien.
-
Senarra hain dotore jantzita
eta ilea moztuta beste bat zirudien.
9. Unibertsitatean ikusi dizuet gaur goizean.
-
Unibertsitatean
gaur goizean ikusi zaituztet.
10. Urtzi hemengo irakasle bat da.
-
Hemengo
irakasle bat Urtzi da.
11. Esan diot libururik ez dituela ekarri.
-
Libururik
ez dituela ekarri esan diot.
12. Neska batzuk etorri ziren zirela mutilen lehengusinak.
-
Neska
batzuk etorri ziren mutilen lehengusinak zirela esanez.
13. Irakasle bezala egon da Ezkaba
ikastetxean.
-
Ezkaba
ikastetxean irakasle bezala egon da.
14. Irailak 8 hasi gara ikasturtea.
-
Irailak
8 hasi dugu ikasturtea.
15. Asko oroitzen naiz urte
hartan ezagutu nuen mutil batetaz.
-
Asko
oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutil batez.
16.
Gaur goizean erori egin naiz, ez atzo.
-
Gaur goizean erori naiz, ez atzo.
17. Mirari zegoen pentsatzen gauzak
ez zituela ongi egin.
-
Mirarik
gauzak ez zituela gauzak ongi egin pentsatzen zegoen.
18. Mikelek bazuen lagun bat zela
unibertsitateko langilea.
-
Mikelen
unibertsitateko langilea zen lagun bat zuen.
19. Aita badago gaixorik ospitalean, ez etxean.
-
Aita
ospitalean gaixorik dago, ez etxean.
20.
Bere itxurari ez
zion garrantzia askorik
ematen.
-
Bere itxurari ez zion garrantzi askorik ematen.
21. Eta
ere esan du sobera lan duela.
-
Lan sobera duela ere esan du.
22. Oporretan askoz ere hobe gaude klasean baino.
-
Oporretan klasean baino askoz ere hobe gaude.
23. Mirenek du aukera bihar etortzeko, ez gaur.
-
Mirenek bihar etortzeko aukera dauka, ez gaur.
24. Eta
ere bai esan zuten nekatutak zeudela eta ez zirela etorriko.
-
Nekatutak zeudela eta ez zirela etorriko esan
zuten ere.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina